XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bertsulari gazten eguna Urruñan Apirilaren 10an.

9`30tan: Meza bertsulariekin.

10`30tan: Itsas Mendi salan D`Abadi d`Arrast Iparraldeko eskolarteko bertsu idatzi lehiaketaren sari banatzea.

11 tan: Bertsulari gazteen arteko lehiaketa taldeka, bailaraka.

Entzuleek izendatuko dute talde onena eta talde bakoitzetik bertsulari bat, arratsaldeko saio nausirako.

13tan: Bazkaria eskolako trinketean, trikitilariekin.

16tan: Saio Nausia, Pruden Sudupe zuzendari edo kudeatzaile izanen delarik.

Entzuleek hautatuko dute Errexil sariaren irabazlea eta saristatuko bertsulari omoretsuena.

Bazkarirako izenak eman apirilaren 7rako (ortzeguna) deituz 59.54.34.67 edo 59.55.42.66.

NAFARROAKO BERTSO TXAPELKETA Final eguna, Iruña, 1 988.3.20an.

Kartzelako gaia: Adixkide zenuen batek aberastu denez geroztik ez du zurekin deus jakin nahi.

Txikitandikan urte askotan
elkarrekin genduzuna
eskertzen nuan zuk neretako
ustez zenduan maitasuna.
Gaur zoritxarrez bihotzetikan
hori daukazu juna
ta izango da zure diruak
ezarri dizun ixuna,
gaur pentsatzen det etzeradela
izan zu nere laguna (bis).

Nik uste nuen laguntasuna
ote nuan segurua
eta horrekin trankil nedukan
bizitzen nere burua.
Zurekin juan mundurik mundu
hori nuan helburua,
zure ondoan ustez banuan
maitasunezko zerua,
bainan gaur diot maiteago zuk
laguna baino dirua (bis).

Zure ejenploz behar bada gaur
zerbait nezake ikasi
naiz ta negarrez zure ondotik
ez naiz joango igesi.
Geio sekulan ez beiratze
pentsatu nuan lenbizi,
bainan neretzat izan ziteken
zuretzat hainbat desgrazi,
amistaderik diruarekin
iñoiz etzazu zuk nasi (bis).
Manolo Arocena.